XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela handik aurrera otsoek mutilarentzat ezer hiltzen zutenean, berak txikitzen zuen jateko.

Handik gutxira, kanpamendutik ehizera irtenda zebilen ehiztari batek otso saldo bat ikusi zuen, eta haien artean gizonezko bat: Hurbildu zitzaien, ea ezagutzen zuen, baina gizona zela besterik ezin ikusi ahal izan zuen.

Kanpamendura itzuli eta berria zabaldu zuen otsoen artean gizona zebilela.

Lehentxeago galdurik zen gaztea behar zuela erabaki zuten.

Kanpamenduak inguru haietako bisonte guztiak ahitu zituen eta gazte batzuek otsotara irten zuten.

Otso saldoan zebilen mutila ikusi zuten, baita otsoek ere ehiztari gazteak, eta ihesari eman zioten.

Mutilak ere bai, haiekin batera.

Biharamun goizean kanpamendu osoak irten zuen nor zen begiratzera.

Ikusi zituzten otsoak eta mutila.

Ekin zieten segika, eta harrapatu eta lotu zuten.

Otsoek bezalaxe egiten zien hozka.

Otsoak uluka ari ziren saldoan.

Otsoek zer esan nahi zioten entzuteko baimena eskatu zien mutilak aitari eta anaiari.

Haiek, ordea, askatzen bazuten ez zela berriro itzuliko, eta ez zioten jaregin nahi.

Eske eta erregu, jaregin zioten, hala ere, eta otsoengana joan zen.

Gero, ordea, kanpamendura itzuli zen.

- Nola iritsi hintzen haien artera - galdetu zioten anaiak eta aitak.

Mutilak gertatutako guztia kontatu zien: koinatak zuloa nola egin zuen, erori zenekoa eta otsoek nola atera zuten.

Otso nagusiak zioenez, bere ordainetan norbait bidali behar zutela, emakumea bisonte barrenkietan bildu eta otsoei utzi behar zietela.